Sanjoan Kartel lehiaketa

San Joan jaiak 2024 iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egiten du Tolosako Udalak.

SANJOANAK 2024. KARTEL LEHIAKETA OINARRIAK

  1. Gaia eta kartelaren testua: "Sanjoanak 2024, ekainak 21-24 TOLOSA", izango da kartel guztietan azalduko den testua.
  2. Partaidetza: nahi duen orok parte har dezake. Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Ezinbesteko baldintza da lanak lan originalak izatea (ez beste batzuen kopia edo imitazioa, baizik eta egilearen asmamenaren emaitza, IA adimen artifizialaren erabilera alde batera utzita) eta argitaragabeak (inoiz argitaratu edo jendaurrean ezagutzera eman ez direnak). Baldintza horiek betetzen ez dituzten obrak deskalifikatu egingo dira.

    Partaide bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ditzake.
  3. Hautaketa faseak:
    Sanjoanetako kartelaren aukeraketak 3 fase izango ditu:
    • 1. fasea: lehiaketara aurkeztea, apirilaren 22tik maiatzaren 5era, 14:00ak arte.
    • 2. fasea: epaimahaikideek kartel finalista hautatuko dute maiatzaren 8tik 17ra.
    • 3. fasea: kartel irabazlearen iragarpena maiatzaren 27etik aurrera egingo da.
  4. Kartelaren ezugarriak:
    • Tamaina: original guztien neurri bertikalak 50 x 70 zentimetroko proportzioa izango du.
    • Kolorea eta teknika: aukerakoa. Kartela formatu digitalean aurkeztu behar da irudi bektoriala duen artxibo batean. Artxiboaren gutxieneko erresoluzioa 300 ppp-koa izango da eta gehienez 5 MB izango ditu hautaketaren 1. fasean. Irabazle aukeratu den hautagaiak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak.
    • Testuak: erabilitako tamainak zein tipografiak ongi irakurtzea erraztu behar dute.
    • Udaleko irudi korporatiboa: Tolosako ikur komunikatiboa (T urdina edo txuria) integratuta eramango du kartelak, eta kartelaren behealdean joango da.
  5. Aurkezteko eguna: kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 5a izango da, 14:00etan.
  6. Aurkezteko modua: kartelak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira, firmarik gabe, Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea, sortzailearen anonimotasuna bermatze aldera.

    Kartelaren egiletza ezin izango da publiko egin lehiaketaren prozesuaren edozein unetan, ezta sare sozialen bidez ere (instagram, facebook, twitter, YouTube, TikTok, etab.), eta hori deskalifikatzeko arrazoia izango da.
  7. Fitxagien izendapena: Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar.
  8. Informazioa: 943670388 / festak@tolosa.eus / Kultur Etxea – Trianguloa 1 – Tolosa.
  9. Saria: 500 euroko sari bakarra izango da. Sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio.
  10. Epaimahaia: Kultura, Festak eta Gaztedia Sailak izendatuko du, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua izango dela bermatuta. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Kultura eta festa zinegotzia, arte/diseinu grafikoko hiru aditu eta San Juanetako jai batzordeko ordezkari batek. Behin proposamen guztiak jasota, arte eta diseinuan adituak diren pertsonekin Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuak izendatutako epaimahaiak bost kartel finalista aukeratuko ditu. Finalista horien artean onena zein den ere hautatu beharko dute epaimahaikideek. Boto horiei Jaietarako Herritarren Batzarreren beste boto bat gehituko zaie; izan ere, aurten, lehen aldiz, herritarrek osatzen duten batzarrak bost kartel finalisten artean gustukoena hautatu ahal izango du.

    Epaimahaikideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 23. eta 24. Artikuluetan Sektore publikoa, abstentzioaren eta errefusatzearen kausei dagokienez.
  11. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  12. Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Tolosako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.
  13. Oinarri horiek interpretatzea Tolosako Udalaren eskumen esklusiboa da.
  14. Lehiaketan parte hartzea oinarri hauek onartzea dakar. Oinarri horien eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio-ebazpenen aurka, nahi izanez gero, honako errekurtso hauek jarri ahal izango dira: Erabakia aurkaratu aurretik, interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Alkatetzari, hilabeteko epean, erabakia hartu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Bestela, interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du bi hilabeteko epean, erabakia hartu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, berraztertze-errekurtsoaren ordez edo horri emandako erantzunaren aurka. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian aurkeztu beharko da.

    Era berean, berariazko ebazpenik izan ezean, bai prozedurari amaiera emateko, bai berraztertzeko errekurtsoari erantzuteko, interesdunak edozein unetan jarri ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtso hori Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian aurkeztu beharko da.

Oinarriak atxikita.

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.