Iñauterietako Kartel lehiaketa

2024ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egiten du Tolosako Udalak.

2024KO INAUTERIAK KARTEL LEHIAKETA OINARRIAK

  1. Gaia eta kartelaren testua: Inauteriak 2024, otsailak 8-14 / TOLOSA, izango da kartel guztietan azalduko den testua. Era berean, Tolosako ikur komunikatiboa integratuta eramango du.
  2. Partaidetza: nahi duen orok parte har dezake. Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala baztertu, eta erabakia apelaezina izango da. Partaide bakoitzak gehienez 3 lan aurkeztu ditzake.
  3. Hautaketa faseak:
    Inauterietako kartelaren aukeraketak 3 fase izango ditu:
    • 1. fasea: lehiaketara aurkeztea, azaroaren 6tik 24ra.
    • 2. fasea: kartel irabazlearen aukeraketa. Epaimahai batek aurkeztutako lan guztietatik 1 aukeratuko du, azaroaren 27tik 30era.
    • 3. fasea: kartel irabazlea nor den jakinaraziko da abenduaren 10etik eta 14 bitarte.
  4. Kartelaren ezugarriak:
    • Tamaina: original guztien neurri bertikalak 50 x 70 zentimetroko proportzioa izango du.
    • Kolorea eta teknika: aukerakoa. Kartela formatu digitalean aurkeztu behar da irudi bektoriala duen artxibo batean. Artxiboaren gutxieneko erresoluzioa 300 ppp-koa izango da eta gehienez 5 MB izango ditu hautaketaren 1. fasean. Irabazle aukeratu den hautagaiak bereizmen altueneko formatuan aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak.
  5. Aurkezteko eguna: kartelak aurkezteko azken eguna azaroaren 24 izango da, 14:00etan.
  6. Aurkezteko modua: kartelak fitxategi digital batean aurkeztu behar dira, Tolosako Udalak bere webgunean (www.tolosa.eus) horretarako prestatutako aplikazioaren bitartez. Aplikazio horretan kartel bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio eta zenbaki hori izango da epaimahairentzat kartelaren identifikatzailea.
    Aitzitik, urriaren 1eko 2015/39 legearen 16.4 artikuluak xedatutakoaren arabera aurkez ahal izango dira ere proposamenak.
  7. Fitxagien izendapena: Fitxategiaren izenean lema baino ez da azaldu behar.
  8. Informazioa: 943670388 / festak@tolosa.eus / Kultur Etxea – Trianguloa 1 – Tolosa.
  9. Saria: 1.500 euroko sari bakarra izango da. Sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo zaio.
  10. Epaimahaia: Kultura, Festak eta Gaztedia Departamentuak izendatuko du, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekatua izango dela bermatuta.
  11. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  12. Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Tolosako Udalaren jabetzapean geratuko dira. Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Tolosako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.
  13. Lehiaketan parte hartzeak oinarriok erabat onartzea dakar berarekin

Oinarriak atxikita.

Norbaitek informazio gehiago beharko balu, Kultur etxera jo dezake, 943 670 383 telefonora deitu edo kultura@tolosa.eus -era idatzi.