Zer da Tolosako Udaleko gazteria sailaren SMS zerbitzua

Egungo gazteria teknologia berriez inguraturik bizi da, ia guztiok dugu sakelako telefonoa, internet erabiltzeko aukera, Mp3-a... Horrexegatik, gazte zaren horrek! gazteria sailak martxan jarri berri duen SMS zerbitzua interesatzen zaizu.

Gaztea bazara, TOLOSARRA eta 13-30 urte bitarte baduzu, bertatik eskura dezakezun informazioa interesgarria gerta dakizuke. Astero astero Tolosan bertan eta Tolosatik kanpo antolatzen diren zure intereseko gaien inguruko informazioa jaso dezakezu:

Oso simplea da, bete ezazu SMS zerbitzuan alta emateko orrialdea, edota sartu zure datuak ondorengo formularioann, aukeratu jaso nahi duzun informazioa eta astero (gutxi gora behera) iritsiko zaizu zure mugikorrera SMS bat eskatu duzun informazioarekin. Zerbitzu hau doan da eta nahi beste informazio mota eska dezakezu!!

Informazio gehiago behar baduzu idatzi: gazteria@tolosakoudala.net helbidera edota deitu 943 670383 telefonora.